XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amets txar bat izango zen.

Izan ere, amesgaiztoa zirudien.

Orduan, lasaitzea eta egoera ikaragarri hura pasatu arte itxarotea erabaki zuen Enekok.

Handik aurrera, agintzen ziotena egingo zuen eta kito.

Eta une hartan zera egin behar zuen: idazkaritzara iritsi gauza guztiekin.

Enekok fitxak jaso zituen.

Gainean, erdi-erdian, tintontziak jarri zituen, irristatu eta lurrera ez erortzeko.

Tintontzien artean giltza jarri zuen, albo batetik ez erortzeko.

Eta horrela, kontuz-kontuz, pasiloan zehar idazkaritzarantz abiatu zen.

Hamar pauso eman zituenean, Enekok leihoetako kristal batean kolpe txiki batzuk entzun zituen.

Enekok harantz begiratu zuen.

Leihoan garbitzailea zegoen eta esan zion:

- Idazkaritzara zoaz, ezta?

- Egidazu mesede hau.

- Eraman tenis-pelota hauek Begoña andereñoari eta esan gordetzeko.

Eta Enekori protestatzeko astirik ere eman gabe, zazpi tenis-pelota jarri zizkion, kontuz-kontuz zeramatzan beste gauza guztien gainean.

Eneko apur batean gelditu zen, berriro dena antolatzeko.

Fitxen erdian sakonune bat eratu zuen, pelotak han biltzeko eta saltoka bazter guztietara ez joateko.